OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  DELIRIUM TREMENS

DELIRIUM TREMENS ROCK
DELIRIUM TREMENS

DELIRIUM TREMENS
"Ikusi eta ikasi"
Izugarrizko abiadura hartu zuen Mutrikuko talde honek 1980ko hamarkadaren erdialde-bukaeran. Oso ezagunak egin ziren denbora laburrean eta kostaldeko ukitu horrek eragina izan zuen taldearen hazkuntzan. Hirukoak punkaren osagai guztiak betetzen zituen eta euren jarrerak ez zien muzin egin jendearen zurrumurruei; inoiz aipatu zen Euskal Herriko Sex Pistolsen itxura bazutela kanta batzuek, baina hortik aurreko gonbaraketa egitera, mundu oso bat doa. Dena den, hasierako jaialdi haiek oso ospetsuak egin ziren bazter guztietan. Gitarra epikoekin batera ahots erdi nahigabetuak emango dio taldeari jatorrizko eta berezko arrastoa.
Cd honetan Delirium Tremens taldearen lehenbiziko bi grabaketak batu ditugu. "Ikusi eta ikasi" diskoari gehitu diogu "Hemen denak berdinak dira" diskoan bost kantu sartu zituzten beraiei zegokien zatian. Beste aldea Iruñeako Zarrapo taldeak osatu zuen. Kantu hauek dira punkeroenak eta nabari zaie rock radikal bascoaren sasoian bizi ginela. Zakarragoak eta zuzenagoak agertzen zaizkigu. 1.987an grabatu zen Du Manoir estudioetan eta Michel Coustillas ibili zen teknikari lanetan.

ritxi aizupuru.

DELIRIUM TREMENS "Hiru aeroplano"
Urtebete baino gehiago pasatu da "Ikusi eta ikasi", Delirium Tremensen lehenbiziko elepea agertu zenetik eta euskal talde puntakoenetakoen artean azaldu zirenetik.
Gauza asko gertatu dira ordutik. Lehenengoa eta garrantzizkoena aurretik Kortatun aritu zen Iñigo Muguruzaren sarrera. Euskal Herri osoan jo dute zuzenean, eta ez hori bakarrik, Italian eta Galesen barrena itzuli ederrak egin izan dituzte, Londresen ere geratu zirelarik.
Oraingoan "Hiru aeroplano" izeneko elepea aurkeztu nahi dizuegu. Taldekoek konposatutako zortzi kanta, ACDCren "Highway to hell" diskoaren "Walk all over you" kantaren bertsio bat, "Ametsetan" deitu dutena, eta lanari izena ematen dion kanta herritar bat sartzen dira "Hiru aeroplano" lan honetan.
Delirium Tremens famatu duen estiloaren barnean, "Ametsetan" bezalako gai azkarxeagoak ere badira, baina "martxa" galdu gabe, bi gitarra egonik lehen baino gogorragoa bilakatu da taldea.
1989ko martxoaren 26an hasi eta apirilaren 9an bukatu zen grabaketa IZ estudioan. Produkzioa taldearena eta honekin batera tekniko bezala aritu zen Kaki Arkarazorena izan zen.
Hemen duzue dagoeneko heldutasuna lortu duen Delirium Tremens taldearen lana. Ongi pasa.

Oihuka.

 Taldearen diskoak
· IKUSI ETA IKASI
· HIRU AEROPLANO