OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  BRIGADA SLAM

BRIGADA SLAM METAL
BRIGADA SLAM

BRIGADA SLAM
"La Red"
Artea hil egiten da "justiziarekin" tratatzen dugunean. Arteak trogloditaren basakeriaren ukituak beharko luke izan edo bestelaz, printzearen ahoa urrearekin bete beharko litzateke. Azken hau ezinezkoa denez, izan gaitezen basatiak artearekin. Eta, zergatik ez egin arte basatia? Zientzia fikziozko cyberpunkean oinarrituriko gero -hurbileko fabula baten premisa nagusia zen, sistema politiko guztien erorketak deszentralizatutako esperientzia bital anitz ekarriko zuela: langileek kudeatutako enpresa erraldoiak, pirateria informatikoan uztartutako barruti independienteak, lanetik libreko eremuak, toki askatuak... Aniztasun hau guztia sustengatzen duten informazioaren ekonomia honi sarea izena emango diogu. Beraz, eremu, barruti, leku eta toki horiek "uharte sarean" dira. Eta horrek gogora dakarkit Bruce Sterling-ek idatzitako "Uharteak sarean" liburua.
Brigada Slamek dakarkigun estraineko lan luze honek "La red" (Sarea) izena du eta hauen kantak ur tantak edo 17 uharteko sarea dira. 1993 hasieran Zarautzen sortutako taldea dugu. Taldearen eragile eta aintzindari Dani "Anestesia" da. Denborarekin Anestesia utzi eta buru-belarri eskainiko dio denbora osoa Brigadari. Anestesiarekiko lotura ez, baina eraikitze musikalean lehengusuak direla esan daiteke, salbuespenak salbu. 1994ko ekainean lehenbiziko maketa argitaratu zuten "Asesina tentación" izenburupean. Handik honako ibilbidea ez da alferrikakoa izan. Gaurko heldutasuna agerikoa da "La red" honetan. Erritmo pisutsuak, indarra eta abaila nagusi. Core eta thrash arteko batuketa librea, industria soinuak agerian uzten direla ere. Bortizki ulertutako metalezko aireak, non gitarrak eta ahotsak erdiesten duten soinu apurkorra eta cyberpunkia. Itzulingururik gabeko abiapuntu eta bukaera. Arin hasten dena berdin bukatu behar. Dena den, bada hamar segunduko perla disdiratsua, edo azkeneko balada liraina. Kontzesiorik gabeko hitzak, zehazki zuzenak sinpletasunean erortzeke. Hau guztia maiatzean grabatu zuten Arrasateko Shock estudioetan. Azala eta diseinu orokorra Dani beraren eskutan geratu da.
Sareari bizitza dario, haize zirimolaz mugitua, energia kimuak, argizko odolbatuak, burmuindutako lanparak, ezkutuko begirada iltzapetua burdinarekin. Azken finean hori da "Sarea". Informazio eta komunikazio ororen jagole eta emale.
Biper: ahotsa. Dani: gitarra. Kike:gitarra. Alain: baxua. Jon: bateria.

BRIGADA SLAM "Estanbai".
Disko honek ia koinzidentzia bakarra du lehenbiziko diskoarekin ("La Red") gonbaratuko bagenu. Cd-an datorren kanten kopurua bera da: aurrekoak 17, honek 18. Agian zenbaki magikoak eurentzat?
Azal dezagun Brigada Slam taldearen ibilbidea. Taldea 1993an eratu zuen Danik, Anestesia taldearen baxua jotzeari utzi eta Brigadan gitarra jotzaile hasiz. 1994an kaleratu zuten, Zarauzko hauek, euren maketa bakarra "Asesina tentación" izenburuarekin. Metala eta corearen arteko nahasketa. 1996an etorri zen "La red", iraupen luzeko lehen lana, non abiadura eta indarra diren nagusi. Core eta thrasharen arteko batuketa librea, metala burmuinean dutela.
Hauek dira 1998ko apirilean ateratako "Estanbai" honek dakarzkigun aldaketak:
–Lehen boskotea, orain laukotea.
–Abeslariak(Biper) taldea utzi, honen ondorioz Alainek (baxua) eta Danik (gitarra) hartuko dute mikroa eta Brigadako abeslari berriak bihurtuko dira.
–Bateria berria dute: Unai.
–Metal, core eta thrashari rap soinuak erantsi dizkiote.
–Punk edo cyberpunk ukituak ere badira, abiadura eta ahotsen melodietan, batez ere (Estanbai).
–Tarteko denborak, poparen uhinak bortizki dastatuz ("A la deriva").
–Balada ("Igande okreak"), gitarra akustikoaz osatutako kantu instrumentala ("Poliester") eta sampler eta "industria" kutsuko doinua ("N@").
–Baina ororen gainetik bi hitz: metal-rapa.
–"Igande okreak" kantua euskaraz abesten dute, estreinakoa da eta, gainera, Jexux Mari Lopetegiren hitzak dira.
–Elkarlanean estudioetan grabatu zuen Jean Phocas-ek l998ko otsailean.
–Diseinua Danik berak burutu du.
Beraz, bigarren disko honek, Brigada Slamen aurpegi berria ematen digu. Soinu erabat metal azkar, ilun eta lodiak raparen alaitasunarekin jolastuz.
Unai: bateria. Kike: gitarra. Alain: baxua, gitarra, ahotsa. Dani: ahotsa, gitarra.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· LA RED
· ESTANBAI