OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  BETAGARRI

REGGAE-HIPHOP
BETAGARRI

Baina benetako taldeek begirada kuantitatiboari ihes egiten diote beti, baina batzutan "Hamaika gara" esaten dugu. Lardaskatu, birkonpondu eta konposatzearen artean datza sekretua. Musikaren eta adimenaren mugimendua lardaskatze eta elkarrekikotasunen etenik gabeko jokoa da. Eta horrek balio digu baita praktika subertsiborako ere. Abestiak amesten ditugunean bezala. Arriskua suntsitu egin behar dugu arriskuan jarriz gure suntsitzaileak. Defentsa eta aurrelariak. Konbentzitu nahi gaituzte esanez jarrera modaz pasaturik dagoela eta orain indarra duena eta guztia dena estiloa eta itxurakeria dela.
"Hamaika Gara" zortzigarren diskoa Donostiako Elkar estudioetan grabatua, nahastua eta masterizatua izan da, 2006ko uztaila eta iraila bitartean. Jean Phocas izan da soinu teknikaria eta produkzioa Trikuren esku egon da. Diskoak ondoko laguntzaileak izan ditu: Koldo Uriarte (hammond, wurlitzer, teklatuak eta programazioak), Ruben Salvador (tronpeta), Raul Romo (saxo altua eta baritonoa), Amaia Cantero (koruak). Hamalau abesti, bi katalanez, bat gazteleraz eta gainerakoak euskaraz.
Betagarri taldea 1992an sortu zen Gasteizen. Lehen maketa 1994an atera zuten. Betagarri, ordudanik, kontzertuz kontzertu ibili da, hemen zein kanpoan. Betagarri oso talde internazionala da.
Betagarri taldearen "Hamaika gara" diskoa metalezko haize-instrumentuek bultzatzen dute. Haize horiek aldarrikatzen dute reggae-ska familiako erritmo multzo andana, rocka eta funky kantu bat. Haize horiek egiten dute desberdin eta beretsu Betagarri. Betagarri beroa, indartsua, dantzarako prestatua eta prestua da, jaia eta alaitasuna, subertsioan brinko eta jauzi, altxa porru eta konpromisoaren jarrera. Hori da Betagarriren garra eta kemena. Kantu arinak, hitz gordinak eta bere komunitatearen aldekoak. Betagarri komunitate baikorra da eta gainera makina bat dira.
1.- Futbol estetika beste zerbait adierazteko, edo?
Hamaika gara edo hamaika dira futbolean jokatzen dutenak. Gu ez gara hamaika baizik eta bederatzi, baina asko gara beste taldeekin konparatuta. Futbolaren estetika batez ere da gure koloreen alde egingo dugulako beti. Zentzu horretan, hamaika gara gizarte hau aldatu nahi dugunok eta Herri hau beste modu batean ikusten dugunok. Hamaika gara musikariak, hamaika langileak, hamaika emakume& hamaika, azken finean, herri eta mundu hau osatzen dugunok eta injustizien kontra borrokatzen dugunok, bakoitzak bere gunetik; eta guri musikarekin tokatu zaigu ibiltzea bide zail honetatik. Futbola aukeratu dugu erasoa eta defentsa ondoen adierazten duen kirolik internazionalena delako. Gurea defendatzen dugu beste taldeen aurka. Liga ezberdinak eta partidu asko jokatu izan ditugu Euskal Herrian, Katalunian, Alemanian, Suitzan, Japonian, Frantzian, Estatu Batuetan& Baina aurtengo liga da irrikaz itxaroten ari garena.
2.- Ska, reggae eta rockaren zirrikitu askotan sartu zarete. Lan irekia eta sakondua?
Disko anitza da, guk orain arte egin dugunaren ildotik. Hamalau abestietatik pare batek dute reggae-rock ukitua, besteak ska pop, ska rock, ska klasikoa, ska punk& Hau da, ska oinarritzat harturik gustuko beste musikekin nahasten ditugu. Beti, azken emaitzan, Betagarriren soinu propio eta konfunditu ezinarekin.
3.- Konpromisoa hitzetan eta beste kulturekin
Lan heldua, eta letretan giza arazoak, bizitzaren gorabeherak eta, azken finean, egunean bizitzen ditugun gauzak: martxoaren 3an hildakoen omenezkoa, euskal bake prozesuaren ingurukoak, askatasun pertsonala giza harremanetan, bizitzaren nondik norakoak&
ritxi aizpuru (2006ko azaroaren 7an)

"Betagarri" (1997, Mil A Gritos) "Arren erro zaharra" (1998, Mil A Gritos) "80/00" (2000, Esan Ozenki) "Freaky festa" (2000, Esan Ozenki) "Remix" (2001, Metak) "Arnasa hartu" (2002, Metak) "Zuzenena" (2004, Metak) "Hamaika gara" (2006, Oihuka)


Iker Uriarte: bateria Pablo Rodriguez: baxua Iosu Izagirre: baxua Aitor Ruiz de Arbulo: gitarra Aitor Agirre: gitarra, koruak Iñaki Ortiz de Villalba: ahotsa David Gabiña: saxo tenorra Unai Lobo: tronpeta, koruak Mikel Sanz: tronboia


http://www.betagarri.com

 Taldearen diskoak
· HAMAIKA GARA