OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  BALDIN BADA

BALDIN BADA ROCK
BALDIN BADA

BALDIN BADA
"Lur azpian bukatuko duzue"
Rock gogorraren aztarna txiki zein laburrak izan zituen Baldin Bada talde irundarrak euren hasieran, baina pogo eta mugimendu skatalitikoagatik gogoratuak dira oraindik ere. Baldin Badaren jarduna inguru eta egoera baten bueltan dator; hots, rock radikal baskoaren babesean indartutako taldea da. Garai borrokalariak, gazte mugimenduaren urrezko urteak izan ziren 80ko hamarkadaren erditik aurrerakoak: okupazioa, irrati libreak, insumisioa, punka, errepresio politikoa, indar errepresibo desberdinak (batzuk txapelgorri eta besteak madero), ekintza alternatiboak eta abar luze bat. Mami hori guztia bereganatu zuen Baldin Badak euren "Lur azpian bukatuko duzue" lehen diskoan. Oso da sintomatikoa irungo talde honek herriarekiko zuen atxikimendua.
Kantu errazak, lelo adierazgarriak, dantza bortitzerako pentsatuak (pogo), jai ukituko doinuak eta alaitasuna trasmititzen duten disko horietakoa, nahiz eta mezua letra larrietan joan. Ska, reggae, rock gogorra, festa, eta sasoiko punkaren jarrera.
1986an grabatu zen Lasarteko Elkar estudioetan eta urte berean argitaratu zuen Oihukak; dena den, 86ko Ibilaldiak erabili zuen leloa, "Zirt zart" kantua, Tsunamin grabatu zen.
Gernika koka-kolaz akordatzen zarete? Ongi dago errepaso txiki bat ematea, 1986ko gure Euskal Herrian zer gertatzen zen oroitzeko eta jabetzeko.
ritxi aizpuru.
Baldin Bada "Lurralde kolpatuak"
Irun mugaldeko herria dugu. Kaleak, auzoak biztanleak mugaren taupadan aritzen dira egunero, hau da, bizimodu guztiz ezberdinetik oso hurbil biziz, asteburuero dibertsio merkea eta dohaneko martxaren bila datozen auzokideak jasotzea, zenbait muga desagertzearekin batera etorriko den ziurgabetasuna, pasalekua izatearen sentsazio hutsa (hor ez da inor geratzen, txiroak izan ezik)... Besteez gain, etsai hauei aurpegi emateko Baldin Badak aurreranzko saltoa ematea erabaki du, haren rock ikuspegia gogortuz inguruko egoeraz aritzeko orduan. Hortik dator disko honen izenburua, "Lurralde kolpatuak".
Horrela, Baldin Badak hirugarren lana bete du –kritikari askorentzat hirugarren honetan dago gakoa-, eta aipagarria da pila berriak darabilzkiela taldeak. Eta alkalinoak, gainera. Laukotean segitzen dute, baina aldaketa xume batekin: hasieratik dauden Dani (gitarra eta ahotsa), Santi (baxua) eta Katu (ahotsak eta gitarra) aurrera doaz, jo ta ke, Iban bateriaren laguntza berriarekin. Dena den, aurreko diskoarekin aldenduz badago tarte handia: arriskuz beteriko 13 kanta osatu dituzte, erritmo aldaketaz josita, azken bolada honetan gorantz dabiltzan zenbait joera erantsiz (hardcore, trash). Hitzak eguneroko bizitza itogarrian dautza, guztiz apropos geure buruari erantzunarazteko: atxiloketak, langabezia, borroka politikoa edo soziala, bortxakeria, noraezeko bilaketa edota hirugarren munduari begirada (Afrikari oraingoan).
Irunetik datoz Baldin Bada, indarrez eta amorru biziz. Eta hauxe duzue modu hoberena premiazko mezua emateko, baina indarrez. Hirugarrena benetakoa ohi da. Ondo prestatu: badatoz kolpeak, gitarra elektrikoak martxan dituzu, hemen da rockaren dantza!!
Joseba Martín Jungla Sonora (Euskadi Irratia)

"Benetan diska egokia urte nazkagarri hau hasteko"
Arturo (El Tubo)

"Argiki eta gardenki ematen dio errepasua Baldin Badak bizi dugun egoerari. Handik eta hemendik ornituriko doinu dirdiratsuek ezinbesteko osagarria jaurtikitzen dute euren hitzekin. Txapela buruan, ibili munduan, lepoa makurtu gabe"

Ritxi Aizpuru (Oihuka)

 Taldearen diskoak
· LUR AZPIAN BUKATUKO DUZUE