

|
 |
|
 |
|
|
 |
 |
Oihuka Diskoetxea
Portuetxe kalea, 88 bis
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Telf. 943 310267
Fax. 943 310216
oihuka@oihuka.com
|
|
 BAILA NELLY

|
 |
BAILA NELLY
BAILA NELLY
"Ilusiones fueron y son"
Gauerdialdeko soinuak dituzu hauek, lehenengosaria zabaltzen, goizalderantz eskaileretatik gora doazen lilura bertsoak. Baila Nelly-ren hurbileko iragan batean andregai ohia aurkitu bide duzu. Behin Muzin Xut eta gero Kabaret Kea (mineri madarikatua) izan delakoa, alegia, eta behelaino arteko hiru pertsonai ausartiren miresteko izaera ezagutuko duzu nonahi. Aitor, Alex eta Xulai dituzu miretsi honen egileak haiengan dena indar popsitiboa, entzuteko asmatu dituzten hamar kantaren doinu galanta bihurtu omen da, bidaiari dotoreen amets batean dastatzeko sortua. Ondoren Jose Mari heldu zen, Luis bera ere Bengo-ren harmonikaz batera, eta nahaste-borraste horretatik atera boskote trinkoak gizaldiko dekalogoa zureganatzen duzu oraingoan, "Bilbo hiria"-ren hirugarren emanaldian bere musikagintzak jaso du sariaren aztarna edo, "Ilusiones fueron... y son" izenburuko estreinaldiko diskoa han bilakaturik. Aitoren eztarriak hitz erdi bat baino gehiago izkutatuko ote du, dantzan bailiran, bere ahots errimatuari zeinuen infinitoa handitzen bezala. Xulaik, berehalako itzultzaile, tekla zuriak eta beltzak, eraketa bakoitzeko maiskulak bereganatzen ditu. Alex pop agurraren zain dago, noiz eutsi atabalak jotzen Jose Mari, urduri, lau hariak ukitzearekin batera. Hondorapeneko hondarrak gelditzen dira Luis-entzat, haizeak, uhin mugikorrak edota pasai atsegingarriak eraginez. Hasieratik "Sueño Americano" izeneko kanta hain zuzen, "Estoy fumando" horretaraino, talde donostiar honen mila eta bat gau solas-jolasean kausituko duzu, non pop musikaren amaigabeko edertasuna neurtzen baitute. Gera zaitez Baila Nelly honetan, lehen bertsioan, eta erabat esnatuta amets egingo duzu, hamar doinu hauek zurekin nahi bezainbeste lo egin ahal dutela eta. Goza itzazu ilusioak (izan direnak... eta direnak) 2.000 urtea itxaroten duzun sensibilitate berberaz. Haiek ez dute huts emango.
Juancar Landa, Anjel Diaz de Garaio (1992).
|
|
|