OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  BAD F-LINE

BAD F-LINE PUNK
BAD F-LINE

Bad f-Line

Dildo. Queers. Osagarriak. Butch. Irizpide tantrikoak sexu orientazio guztiak onartzen ditu. Estasiari egiten zaio kultu bakarrik. Norberaren lehentasun sexualei buruzko epai moralik ez da esistitzen. Maskulinoaren eta femeninoaren kontzeptuek ez dute zertan bereizturik joan behar; gizaki guztiok ditugu-eta emearen eta arraren ezaugarriak. Generoak alda daitezke, gorputza aldatzen den bezala (F2M edo M2F). Gizarteak komeni zaizkion sexu kodigoak naturalizatu egin ditu, sistema heteroaren eta zakilaren interesen menpe utziz. Gorputza bere osotasunean da plazer-jakinduriaren gunea. Dildoak zakilaren nagusitasuna apurtu egiten du. Dildoak mila erabilera ditu, eta protesia da. Dildoak ez dauka generorik. Dildoak sistema genitala eta eredu arauemaile hetero konzentratua hautsi egiten ditu. Denok daukagu ipurdia, eta gainera, ez du generorik.
Bad f-Line (Bæd efe lain ahoskatzen da) talde arrasatearraren bosgarren diskoak "Dildo" izenburua izan zezakeen, baina euren tradizioari segituz, azalak duen koloreagatik izendatuko dugu, hots "gris-zilarra". Baina "Kaos" ere izan zitekeen. Irakurketa mitologikoan bezala, Eros eta Kaos batu egiten dira Bad f-Line taldean 1996tik, edertasunaren alde ilunena eta argiena azalduz. Formen biribiltasunaren kamustasuna edo ertzen zorroztasuna du Bad f-Lineren musikak. Ehiztariak dira, gerlariak. Adiskidetasunak ematen duen oreka eta ordena guztien batuketak ematen duen kaosa sustraitu egiten dira Bad f-Lineren musika techno-punkean. Kromatismo ugariko bidea jorratu du betidanik Bad f-Linek, baina beti muturreko musika ailegarazi digu. Ordena aparta dute kantuek kaleko gauaren bihotzean. Hizkuntzaren erradikalizazio hutsa, euren burua salbatzen dute ideia salbatzaile guztietatik. Bad f-Line terrorismo poetikoarekin eta musikalarekin dihardute etengabe, konspirazioa eta trasgresioa bilatuz. Punka eta technoa dinamita bezala erabiliko dituzte, sexua eta gorputza bezala, hankaz gora jarriz asfixiaren arkitektura oro. Diskoak arnasa hartu nahi du unez une eta era basatian bada, are bikainago. Pentsaera nomada eta kaotikora hurbildu nahi du techno-punkaren kolpeak. Modu basatian emandako kolpeak (leunak zein bortitzak). Terminoekin ez dute ezer definitu nahi, baizik eta joerak iradoki.
Bad f-Linek berdin segitzen du, aldaketa xumeak izango badira ere zuzenekoetan. Rakel Herbereetan da kantua ikasten, eta bere ordez Vane sartu da koroak egitera. Beste ezer ez da aldatu.
"Gris-zilar" koloreak bitan zatitzen du diskoa. Zazpi abesti berriri beste zortzi manipulazio-kantu gehitu zaizkio. Zazpiak kuterra bezain ebakitzaileak, terroristak, plazer bilatzaileak dira, punkaren, technoaren eta musika industrialaren joerak nabarmenduz. Testu txikitzaileek eta doinu azkarrek Shivaren lingam zutitua ukitzen dute, punkaren zarata, abiadura, distortsioa, herdoila eta likitsa uztartuz, technoaren kolpearekin. Bad f-Lineren musika ez da ezeren fotokopia, jatorriz apurtzailea da. "Dildo" abestia Ramstein taldearen bertsioa da, hala eskatuta haren disketxeak bertsio bilduma bat egiteko Alemanian. Beste zortziak "manipulazioak" dira, aurreko diskoetan oinarritutakoak. "El Desvän del Macho" taldeko Jose, Geiger (Jimmy S.A.), Anselmo "Herf", Tzsne, Tadeos "BfL" eta Luis Cartis dira manipulatzaileak. Badago beste abesti bat katalanieraz abestuta dagoena eta argitaratua "Arran" bilduman.
Diskoa Jimmy S.A.koak produzitu du, 2003ko abenduan eta 2004ko urtarrilean grabatu dute Arrasateko Shot! estudioetan eta Angel Katarainek masterizatu du. Rip taldeko Karlos "Mahoma"ri eskaini diote diskoa, orain arte beti kolaboratu izan baitu Bad f Linen. Laseda taldeko Charlik ahotsak sartu ditu "Oinez" abestian, eta bitxikeria modura bertso bat dago gazteleraz abestua (Enaitz Alustiza). Evaristo ere tartean dago.
Bad f-Line mascletà beldurtzailea da, molotov koktel mentala musika bihurturik. Izurrite mentala zure belarrietan zapla lehertzen dena. Beti egingo du eguraldi bikaina den-dena eraldatzeko, iraultzeko. Paradoxia musikala eta haragizkoa.

ritxi aizpuru (2004ko martxoaren 5ean)

Bad f-Line
Txema: ahotsak, sintetizadoreak eta gitarrak
Tadeos: gitarrak, sintetizadoreak, baxuak eta erritmoak
Iñaki: erritmoak, muestrak, sekuentziak eta konponketak
Rakel: ahotsak eta sintetizadoreak

 Taldearen diskoak
· BAD F-LINE