OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  AXULAR DJ

AXULAR DJ
AXULAR DJ

ANITZA

Dj Axularren (Axular Arizmendi) musika ibilbidea gero eta emankorragoa da. Perkusio jotzaile hasi zen mutrikuar gaztea ATD hirukoan, eta handik jauzi egin zuen disk jokeyen atalera technoaren munduari bere ekarpena egiteko. 2003an Dj Axularrek lehen diskoa argitaratu zuen. Diskoak pintxatu, musika konposatu, musika horri berak jotako perkusioak erantsi. Horrela esanda, erraza dirudi, baina kantu bakoitzaren atzean badago entzulea bereganatzeko azterketa sakona. Techno musikaren izpiritua jendearen sentimenduetara iristean datza; bihotza eta buruaren arteko oreka bat bilatzea, baina honek beti egon behar du maitasun edo bestearekiko hurbilpenarekin lotuta. Technoa izan dadin derrigorrezkoa da jende multzoa egotea. Dena jende artean gertatzen da. Techno musikaren gorakadak eta jaitsierak bat etorri behar dute entzulearen gogo-aldarteekin. Dj Axularrek egin dituen kantuetan textura eta erritmoa alde batetik doaz bere bide gogorra egiten, kolpeak emanez; eta bestetik, melodia eta armonia ditugu beste guztia goxatzeko asmoarekin.

Dj Axularren bakarkako bigarren lanak "Anitza" du izenburua. Estilo desberdineko zortzi abesti ditu diskoak: techno tribala, techno etnikoa, techno latinoa, trance, techno anitza baina beti techno progresiboa. Dj Axularrek techno estilo hauek ongi uztartzen ditu beti bere perkusio zaparradekin, zuzenekoetan ikuskizuna aparta izan dadin. Konpozizioa, grabaketa, produkzioa eta konpoketak Dj Axularrek egin ditu Mutrikun duen Ame estudioan 2004ko maiatza, ekaina, abuztua eta irailean. Mastering-aren erantzule Jean Dob da, Reverse Mastering (BCN). Laguntzaileen artean Kubako Betsi eta Dioni "Zeus", Garoa Arizmendi, Markel Arizmendi, Mikel Laboa, Mutrikuko Ume Abesbatza, txalapartariak& izan ditu
Dj Axular Euskal Herriko technoari egiten ari zaion ekarpena handia eta anitza da. Bibrazio tribala eta etnikoa techno bihurtu du.
Gure galderei erantzun hauek eman dizkio Dj Axularrek.

Zein teknika erabiltzen duzu konposatzeko?

Teknika desberdinak erabiltzen ditut konposaketan, segun zein techno musika mota den estilo ezberdinak erabiltzen ditut. Nire sormena dago eta gero teknika ezagutzeak asko egiten du; ordenagailuko programak menperatu eta baita sintetizadorea ere.

Techno progresiboari sartzen dizkiozu beste tresna eta erritmoak. Zergatik uztartzen dituzu ukitu etnikoak diskoan? Horregatik da "Anitza"?

Antzinako musika tresnak erabiltzen ditut, ez zaharrak direlako baizik eta soinu polita dutelako eta techno musikan ez daude oso ikusiak (txalaparta, didjeridooa&). Horrez gain, asko atsegin dut kantuei trance ukitua eta baita ukitu etnikoa ematea ere. Anitza diskoaren izenburua izateaz gain, badu zerikusia erabiltzen ditudan tresna eta herrialde desberdinetan ematen diren kultura musikalekin.

Kolaborazioetan Mikel Laboa agertzen da. Bi mundu desberdin batu dituzu "Izaren keinua" abestian.

Bai, oso abesti berezia dela deritzot; alde batetik, nahastu dut Mikel Laboaren intentsitatea eta musikaltasuna technoarekin. Eta bestetik, kantu hau istripuan hildako lagun bati eskaintzen diot. Abestiaren mezua oso garrantzitsua da niretzat.

Bigarren diskoa. Hobeto ezagutuko duzu orain technoaren medioa edo ingurua.

Baietz iruditzen zait. Zenbat eta esperientzia gehiago eduki, askoz arinago ikusten duzu abestiaren nondik norakoa. Errazago ailegatzen zara entzulearen sentimenduetara eta gustuetara. Estiloa menperatzeak zeharo baldintzatzen du azken emaitza eta arinago aurkitzen dut zer bide segitu edo egin nahi dudan. Jendea noiz berotu, noiz lasaitu; hori da kantuaren zama eramatea. Psikologia apur batekin lan egin behar da, musikaren gorakadak eta beherakadak une aproposenean sartzeko. Jendearen arimara ailegatu behar da.

ritxi aizpuru (2004ko azaroaren 17a)


 Taldearen diskoak
· AXULAR DJ (PICTURE DISC)
· ANITZA
· AXULAR DJ