OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  ATOM RHUMBA

ROCK
ATOM RHUMBA

Kaosaren teoriak aurreratzen du unibertsoa kontrolatzeko sistemarik ez dela posible. Sistematik kontrolaren kartografia egin nahi dute, baina unibertsoaren mapa irekita dago. Mapa ez da toki bakarra, ez da metro koadrotan neurtzen den espazioa soilik. Espazioa denborara irekita dago, buruan eman daitezkeen abstrakzio askatzaileei irekia.
Atom Rhumba taldea Bilbon jaio zen 1995eko neguan eta proiektu paraleloekin funtzionatu zuen lehenengo bi neguetan. Urteetan zein diskoetan zehar taldekide aldaketak izan dira, beti ere, Rober! talde-buru izan delarik. 1998an Bilbo Hiria lehiaketan Euskal Herriko saria irabazi zuten eta estatukoan bigarren geratu ziren. 2004tik hona formazioa mantendu da. Lau disko argitaratu dituzte eta hainbat disko bildumatan parte hartu dute.
Atom Rhumba taldean kantuak hausnartzeak eta lantzeak laguntzen eta bideratzen dute arima (soul) eta uneko etorria erritmoan gauzatzen, hitzetan gauzatzen. Emaitza inspirazioaren eta haren gauzatzearen arteko akordio sotila da. Atom Rhumba taldeak tonu egokiak eta diskurtso zehatza bilatzen ditu, nahiz eta azken hori laburra, ukiezina, telurikoa edo naïf den. Kantuen jabe dira, eta nork bere buruaren jabe nahi du izan. Atom Rhumbak musika-zertzeladak hautsi, eta modu ezberdinez apaintzen ditu formak, intuiziozko kaos neurtuaren eta emozioaren arrazoi iradokitzailetik hurbil dauden moduez.
Atom Rhumba taldean teoria estetikoak garrantzia izugarria du. Musikaren kontzeptua landu eta hausnartu egiten dute. Atom Rhumba taldearen bosgarren diskoak "Amateur Universes" du izenburua. Bi euskarri ditu: digipacka eta binilo bikoitza gordetzen duen karpeta irekia (bonus extra kantu batekin). Kaki Arkarazok Garate estudioan 14 egunetan grabatu eta nahastu du 2006ko uztaila eta abuztuan zehar. Masterizazioa Masterisponteko Jesusek egin du.
Terminologia etengabean sar gaitezke haien musika definitzeko orduan. Gauzak laburtuko ditugu. Atom Rhumba taldeak rocka du osagai nagusi; Amerikako musika beltzaren eta 50 eta 60. hamarkadetako musikaren eragina du, eta, harekin batera, espontaneitatearen arma zorrotza. Kantuz kantu ematen da transmutazioa, reubikazioa. Unibertsoa aldatu daiteke, edo ez, baina haiek beti mugimenduan harrapatuko ditu denborak; guztia denbora horretan zehar bizi dute eta dena emanda egingo dute. Talde zaila, maiz ez dago erraztasunik taldea ulertzeko baina ez dute irauten taldea ulertua izan arte, horrek bost axola dio. Disko burutsua edukietan, dirdiratsua ejekuzioan eta bukaezina entzuketan, etengabea.
Zertzelada barreiakorrak hainbat kantu pasartetan, sotilak. Forma berriak eta erakargarriak. Erakarle bitxia, zeinaren inguruan zentzuaren atomoak bildu egiten diren, ordena kaotiko berri eta bat-batekoak sortuz. Baina non dago Atom Rhumba eta zer egingo du han? Non daude pistak? Unibertsoari atzamarraz apuntatuz? Atom Rhumba taldean ez dago etsitako nahasmendurik, unibertso atomikoaren kalkulua baino ez dute.
1. Diskoetxea ez ezik, Atom Rhumbaren doinuak eta moldeak ere aldatu egin al dira? Zer parametroren bila dabil?
Moldeak aldaketa etengabean daude; hori da aurrera jarraitzeko akuiluetako bat: bide berriak saiatu, gauzak egiteko era berriak. Oraingoan doinu gordinagoak eta Andronoverko eguzkiak bezalako abestiak egitera jo dugu.
2. Zer arrazoi dago Atom Rhumbaren musikaren eta kritikaren arteko bat-egite horretarako?
Ideiarik ez, baina asko pozten gara. Horrek izugarri laguntzen du taldearen izena zabaltzen.
3. Unibertsoa amateur al da? Diskurtsorik al dago?
Egia esan, nahiko talde hutsala gara.
ritxi aizpuru (2006ko urriaren 27an)
Laguntzaileak:
Aritz Lonbide: tronpeta. L.M. Moreno "Pirata": tuba. Desirée Garcia: bigarren ahotsa "Body Clock" abestian. Luis Camino: perkusioa. Aiert: fender rhodes. Koko Gonzalez: bibrafonoa. Hendrik Röever: pedal steel. Ritxi Solabarria: kontabaxua. Errapel Biurrun: "Amateur universe" abestian koruak. Juanillo: "Riding the Cliche" eta "Hidden Revelations" abestietan koruak. Hitzetan: Jon Wahl (Clawhammer, the Amadans) "Stand Up" abestia eta Jon Arga "Paranoia Gospel Choir" abestian.

"Hormonal Riot" (1997, Munster) "Dirt Shots"(1999, Munster) "Chasin' the Onagro" (2000, Munster) "Backbone Ritmo" (2003, Munster) "Amateur Universes" (2006, Oihuka)

Rober!: ahotsa, gitarra elektrikoa eta akustikoa, eta koruak Jabi: baxua eta koruak Natxo: bateria eta koruak Joe: saxo tenorra eta koruak Alvaro: gitarra eta koruak Iñigo "Cabezafuego": teklak eta koruak


http://www.atomrhumba.com

 Taldearen diskoak
· AMATEUR UNIVERSES