OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  ASIER SERRANO

ASIER SERRANO ROCK-POP
ASIER SERRANO

HOTELEKO KANTUAK

Hau ez da Asier Serranoren disko definitiboa.
Horren bila denak hobe du etxean geratu. Errepidean dabilenaren eskarmentua aitortzen diogu Asierri. Dabilen harria da bera. Behin-behinekotasunaren gorazarrea dira kantuok, bizitza birziklapen etengabea dela dakienaren defentsa bizia. Gauero ostatu hartzen duen hotelean hotel izena izan arren motela edo pentsioa begitantzen zaigu, ziurrago ondoko geletako bizilagunak esnatu nahi dituenaren oihu biluzia da berea. Ondoko geletakoak esnatu, eta aldi berean, ondoan duen edo ez duen maiteari xuxurlatu. "Esaidazu", erregutzen du Asierrek. Bere kantuetan askotan dago zu bat.
Zenbat hotel eta zenbat intentzio (gauzatutakoak adina frustratuak), hoteletako geletan. Gela-zenbaki bakoitza erruleta errusiarreko zenbaki bat, bingo beldurgarri bateko zenbakia.
Hitzak hitzak dira. Topikoak topiko. Zeta, arrosak, zubiak, haur itoak, suizidak, saxo hotsa, udazken okreak. Tragikotasuna ukitzen duen naif puntua. Poeta eta kantaria elkarrekin borrokan, hori da Asier. Naif izan beharra dago derrigor tragikotasuna neurtzeko edo iragazteko edo prozesatzeko. Edo alderdi ilunari irribarre eginez bizitzen ikasteko, sikiera. Errepikatu beharrekoak dira adjektiboak eta arrosak, benetakoak diren ala ez ikusteko.
Emergentziazko poxpolu bat kantu bakoitza. Orain eta hemen behar dugun poxpolu bat. Poxpolua piztu eta zigarroari sua eransten diogu hoteleko gelan, autoafirmazio keinu bat da: usain ezagun batekin gela ezezaguneko usain arrotzak eta beldurrak uxatu nahia. Kantuekin berdin.
Hotela: behin-behineko lekua.
Hoteleko kantuak: behin-behineko kantuak. Gutxi iruditzen zaizula?
Munduko hotelean betirako zaudela uste duenetarikoa bazara, hau ez da zure diskoa.
Azken gauza bat: ez ahaztu giltzak harreran uztea...

HARKAITZ CANO

1.- Dotorezia dario zure musika estilo berrituari, non musikaren popa eta rocka nahasten diren hoteleko gela txukun batean, baina testuetan gehiago hurbiltzen zara motel edo pentsio batekora. Baxuaren presentzia oso garratzitsua dela uste dut teklen koltxoien laguntzarekin.
Disko kontzeptual elegante bat egin nahi nuen, testuek kateatzen dute historia, baina independienteki entzun daitezke. Hiri bateko hotel imajinario batean kokatzen dut diska. Pentsatu abandonatuta dagoen iraganeko hotel zoragarri horietako bat. Bestalde, denbora izan dugu abestiak biluztu eta nahi beste aldiz jazteko, baxuan aurkitu dugu abesti askoren oinarria.
2.- 80 hamarkadako talde askoren zerzelada ugari nabaritu ditut diskoan zehar.
Gauza gutxik piztu dute nire arreta azken bi hamarkadetan, 70 eta 80 hamarkadako musikarekin hazi eta hezi izan naiz. Nire musikariak estilo ezberdinetan mugitu izan dira, baina baditugu gustu amankomun batzuk 80 hamarkadako unibertsoan kokatzen direnak. Abestiak sinesgarriak behar dute izan, gehiegizko berrikuntzak arrotz egiten zaizkit.
3.- Talde lana zure izenarekin izenpetutako zure bakarkako hirugarren lana da "Hoteleko kantuak"?
Bai, baita aurreko biak ere, Asier Serrano ez da ezer bere taldea alboan ez badu. Konpromesu izugarria jarri dute lau lagunek. Dena gure estudioan egin dugu, gitarraren laguntzaz aurkezten dizkiet abestiak eta buruan ze ideia dudan komentatu eta konponketak elkarrekin egiten ditugu. Ongi ulertzen dugu elkar.

ritxi aizpuru (2005eko azaroaren 11n)


 Taldearen diskoak
· HOTELEKO KANTUAK