OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  ARAWAK

REGGAE-HIPHOP
ARAWAK

ARAWAK
"Cuerpo a cuerpo "
Zer da Arawak? Nor dira Arawak? Nondik datoz Arawak?
Arawak Gasteizko "reggae band" berria dugu. Beste Arawak, antropologiak utzi digun definizio zehatz batekin borobilduko genuke. Karibe eta Hego Amerikan barreiatutako gizarte primitiboak dira, aginterik gabeko herriak, ehiztari eta uzta biltzaile gizarteen nagitasun dotorezia, bi orduko lan eguna, arteari, poesiari, dantzari eta adeitasunari buruzko obsesioa, txamanismoaren demokrazia, zentzumenen lanketa, bi hitzetan, gizarte primitiboen eta kasu honetan Arawak-en kultura. Amerikaren aurkikuntzaren garaietan desagertarazi zituzten Arawak Jamaika aldetik.
Gure Arawak, arestian esan bezala, Gasteizen eratu ziren 1996an, Potatoren errautsetatik. Sei lagunek osatzen dute taldea eta tekla jotzaileak (Katty) eta bateria jotzaileak (Gustavo) izan ezik, besteek Potaton edota Kannabisen eman dituzte azken urteak. (Okiman, Julen, Piti eta Willy). Beraz, reggae alorrean urte anitz daraman jendea dugu, nahiz eta Arawak taldea berria izan. Reggaeren inguruak, zirrikituak urteetan lantzen ibili dira eta "Cuerpo a cuerpo" dugu euren estreinako uzta. Disko honetarako Londresko "Demondo" lagunari eskatu diote esku hartzeko grabaketa eta nahasketetan. Gasteizen gauzatu dira grabaketak Katanga estudioetan eta gainontzeko nahasketa eta masterizazioa Donostiako Elkar estudio berrituetan landu dira, abuztu eta iraila bitartean.
"Cuerpo a cuerpo" bihotzera zuzentzen den reggae gezia da. Demondok dioen bezala, disko hau ez da txanpaina bezalakoa, hau da, txinpartez burua bete eta une hutsalezko alaitasuna bilatzen duena, komertzialtasun txiroa, doinu nahaslea. Ez da distirarik bilatu, sustraia baizik, sakontasuna, doinua, zentzua. Reggaeak berezkoak dituen grabe doinuak dira nagusi, tarteko agudoak ere, baina mediorik ez. Doinu gordinagoak, reggae zaleek eskatzen dituzten bezelakoak.
Gitarra heavyz gogortutako reggae (Corrupzion zity), reggae-lover eta poparen lurrina (La puerta), reggae, ragga, raggamufinarekin jolastuz (Cuerpo a cuerpo), dub-a eta popa (Nada está), rhythm & blues-reggae (All night reggae), reggae eta dub-a (Mundo unido), perkusioa (Nyabinghi).
Last Poests datozkit burura hitzak irakurtzen. Luma zorrotza, milimetroan neurtutako bertsoak eta esankorrak. Poliki eta soseguz irakurtzekoak. Iritzidunak. Musika bezain landuak.
Reggae zaleen fonotekan ez dago soberan. Atzerriko reggaearen parean. Baina kontuz, ez pentsa menpekotasun horretan. Eseri edo dantzan, emaiozu bolumenari sendo eta gozatu. 56 minutu dituzu aritzeko buru-belarri. Ekiozu. Konta iezadazu zure sekretua. Berriro entzutera noala uste dut. Soilik espero dut iraun dezala nahikoa ulertua izateko. Argitsua.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· CUERPO A CUERPO
· SORTERRIRA - TREPI ETA ARAWAK