OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  AMBULANCE

AMBULANCE ROCK-POP
AMBULANCE

AMBULANCE
"Gaua iristen den momentuan"
Euskal Herriko musikari izugarrizko bultzada eman zion berbenaren mundutik atera zen banda dagoeneko historiko batek. Itoizek, euren pop ukitu nabarmenekin, beste jokamolde bat erantsi zion entzuleari. Zirrikitu horietako batek talde berri baten sorrerari eman dio bide. Eraginak eragin, talde mitiko hari segitzaileak atera zaizkio beste behin. Itoizek ateratako maxiaren izenburua hartu dute taldeari izena jartzeko: Ambulance.
Ambulancek maketa bat kaleratu zuen 2001eko maiatzean. Lan guztia euren esku geratu zen, entsaiatzeko lokalean egin zuten grabaketa, eskarmentu handiko musikariak baitira. Azala eta gainontzeko guztia ere eurek egin zuten. Musika estilo desberdinetatik datoz taldekideak, baina antzeko gustu batek eraman ditu Ambulance osatzera, eta poparen uretan ongi dakite igeri egiten. 2001eko ekainean Nafarroako pop-rock lehiaketan bigarren saria eskuratu zuten, eta bitxikeria bezala esan behar da lehenbiziko taldea dela ailegatzen dena lehiaketa honen finalera, errepertorioa osoki euskara hutsean izanik. Lakuntzakoak dira, Nafarroako Sakana haranekoak eta poliki-poliki Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoako musika areto eta tabernetan jo dute, 40 jaialdi eskainiz. Zuzenekoak albo batera utzi gabe, kantu berrien prestaketari eta zaharren birmoldaketa eta sakonketari eutsi zioten 2002ko urtean. Horretarako Fran Iturberen laguntza izan dute eta horrek oinarri sendoak jarri ditu taldearen sonoritatean.
"Gaua iristen den momentuan" diskoa 2003ko urtarrilean grabatu zen Elkar estudioetan, Jean Phocasek teknikari lanak egin zituelarik (Itoizen hainbat disko berak grabatu zituen). Musika ekoizpena Rikardo Aretak, taldeko bateriajotzaileak, egin du. Lakuntzako "La Sala Azul"en eta Aizoaingo Fran-en estudioetan kantu batzuetako gitarrak grabatu dira. Mikel GoƱirenak dira musika eta letra ia guztiak; Sergio Goikoetxeak "Ama lurra"ren musika eta letrak egin ditu, eta Juanjo Olasagarre idazlearenak dira beste bi kanturen letrak. Kantu samurrak, lasaiak, biribiltzen dituzte Ambulanceren estreinako diskoan, "Gaua iristen den momentuan" izenekoan. Euskal Herriko pop berriaren ildoak irekiko ditu. Konplexurik gabe egindako diskoa da. Ingalaterrako poparen usainaren ondora dator, 70 eta 80ko hamarkadetan egiten zen antzera, non baxuaren indarrak mantentzen zuen poparen hauskortasuna sendo eta trinko. Melodia kutsakorrez betetako diskoa da, baina ez horregatik goxoegia. Bateria akustikoa eta erritmo kutxa gehi programazioak kantu batzuetan uztartu egiten dira 80ko talde pop elektroniko batzuekin gertatu zen legez; honi, teklatuen indarra eta joera erantsi behar zaio. Rockaren zertzeladak gitarra batzuetan nabarmenak dira. Dena den, balada bik sosegu puntu ederra eta lasaia ematen diote Ambulanceren pop berriari.
ritxi aizpuru (2003ko martxoaren 6a).

 Taldearen diskoak
· GAUA IRISTEN DEN MOMENTUAN