OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa
NOBEDADEAK

Orrialdeak:  1  2  3

 LOVIN' GAZTEA

 BATZUEN ARTEAN

 
LOVIN' GAZTEA
Azken 20 urtetako euskal maitasun kanturik bikainenen bilduma. Bertan, alde batetik, Ken Zazpi, Berri Txarrak, Gatibu, Su ta Gar, Betagarri, Sugan, Esne beltza, Kerobia, The Uski´s, Katamalo, Kauta, Gari, Gose taldeen kanturik samurrenak aurkezten dira. Eta bestaldetik, Barricada, El Mentón de Fogarty eta We are standard taldeak ere bertsio bana eginez agertzen dira (Barricada, Itoiz eta Hertzainak taldeak gogora ekarriz).

Informazio gehiago
 

 FRENETIKODROME

 GOVERNORS

 
FRENETIKODROME
Oihuka diskoetxeak Frenetikodrome izenburua daraman Governors taldearen bigarren diskoa aurkezten digu. 10 kantu berri eta indartsu gehi extra bat, Kristal Kolpatuak, audioan zein bideoan. Bideo hau Hatortxurock jaialdia aurkezteko erabili zuten, eta azken euskal zinema eta bideo jaialdiko irabazle izendatu izan zen. (ikus bideoa) Governors taldea badator rock'nrollez beteriko disko batekin!

Informazio gehiago
 

 THE KLUBA

 THE KLUBA

 
THE KLUBA
JUANTXO SKALARI abeslariaren beste egitasmo bat - Etapa berri bat. The Kluba Juantxo Skalariren egitasmo musikal berria da, munduan zehar 600 kontzertu jo, 10 urteko ibilbidea egin eta 6 disko argitaratu ondoren. The Klubak Skalariak dakar gogora, baina aire berritu batez: ikuspegi musikal zabalagoa, musika bandaren bestelako izaera eta ikuskizunari eta originaltasunari garrantzia emango dion zuzeneko taularatzea. Eragin musikal ugari baditu ere, hiru talderenak nabarmen daitezke: The Clash, Stray Cats eta The Pogues. Horri guztiari JSK-k (Juantxo Skalari Kluba) hastapenetik berezkoa duen Jamaikako kutsu melodikoa erantsi behar zaio. Lirikari dagokionez, Klubatarren poesia nagusitzen da, baina egunerokotasuna eta ukitu kaletarra darie kantuen hitzei. Poesia, poesiaren aurkakoa, intimismoa, mezua... Pardal Roquer (kontrabaxua) eta Lleidako Combo Roquerrek laguntzen diote JSKri taldean. J. Butxaca bateria jotzailearekin eta Marqués gitarra jotzailearekin osatzen da banda.

Informazio gehiago         Abestiak entzun Abestiak entzun         Hemeroteka Hemeroteka
 

 LEIZE

 SÓLO PARA TI

 
LEIZE
Rock zaleentzat zorionekoa ez ezik, desiratua izan zen LEIZE taldearen 2007ko itzulera. Hamar urte isilik egon ondoren, rock talde gipuzkoarrak berriro bat egin zuen betiko jarraitzaile sutsuekin. Hori gutxi balitz, jarraitzaile berriak ere gehitu zitzaizkien, 2007an eskaini zituzten zazpi kontzertuetan; azkenekoa, hain zuzen, Alfarock jaialdian eman zuten beren 25. urteurrenaren karietara. Lehen urratsak "Contra viento y marea" izena zuen musika talde bezala eman zituzten. Baina, senak eraginda edo, laster hartu zuten rockaren bidea, eta horrela, 1982an LEIZE sortu zuten. Lehen unetik LEIZEk garbi agertu izan ditu bere ezaugarriak: letra gogorrak, baina kaleko errealitatearen kutsu poetikoa galdu gabe; beren nortasuna soinu gordinekin aldarrikatu izan dute, eta taldea laurogeiko heavy rock esparruari gogor atxiki izan zaio melodia eta koru bereziekin. LEIZEk denbora asko egin du taula gainetatik kanpo, baina kideek rockaren grina bizirik mantendu dute entsaioak egiteko eta kantuak konposatzeko asteroko hitzorduari eutsiz. Hainbat jaialditara joateko eskaerak jaso izan dituzte; Leyendas del Rock ospetsua da horren lekuko, non Ufo eta Saxon mailako taldeekin jo baitzuten. Gauzak horrela, itzultzea erabaki dute, baina beste album batekin. Zuzeneko disko bikoitza atera zutenetik hamaika urtera etorri da Solo para ti, beteranotasunaren, konstantziaren eta beren lanean sinesten duten adierazgarri: nabaria da bizitzako hainbat jarreren transmititzaile den rockaren indar geldiezina, baita mezu musikalaren gogortasuna eta sentimenduaren sakontasuna ere. Aspaldiko zaporearen eta indar berrituaren airea darien hamabi kantu zuretzat konposatuak: zuzenak, kalekoak eta zorrotzak. Mitoak aurrera darrai. Bizi bedi luzaro rocka.

Informazio gehiago         Abestiak entzun Abestiak entzun         Hemeroteka Hemeroteka
 

 DESOREKA

 Funanbulista

 
DESOREKA
Musika-estilo bat baino gehiago, bizitzaren aurrean hartzen den jarrera tinkoa da rock musika. Doinuaren indarra, erritmoen sendotasuna, musika-tresna elektrifikatuak eta bolumena erabiltzen ditu rockak, bere baitako mezu antikonformistak, solidarioak eta askeak modu eraginkorrean hedatzeko. Gizartearekin batera aldatzen doa rocka; mundu aldakor honetako pertsonen eta gizarteen kezkak, aldarrikapenak eta itxaropenak doinuaren bidez jasotzen ditu, irauli eta moldatu ondoren, berriro ere gizarteari eta pertsonei kantu bihurturik itzultzeko. Desoreka rock taldea 2000. urtean sortu zen Lezon. 2002an, bost abestiko lehen maketa grabatu ostean, beste pauso bat emateko garaia zela ohartuta, abesti berriak sortzen hasi ziren. 2004ko azaroan lehen diskoa grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan, metala eta rock gogorra 1970eko hamarkadako erritmo funkyekin uztartuz. Diskoa 2005eko azaroan kaleratu zen. 2007. urtea abesti berriak prestatzen pasa ondoren, 2008ko otsailean Funanbulista bigarren lana grabatu berri dute. Oraingoan ere Garate estudioan eta Haritz Harreguyren laguntzaz. Disko honek taldearen eboluzioa agerian uzten du, rock gogorraren ildoari sendo helduta, taldeak disko trinkoago bat egin du, indarrak eta sentimenduak bat eginez. Desoreka taldeak sortutako abestiez gain Negu Gorriak taldearen Itxoiten abestiaren moldaketa eraberritu bat ere aurkitu daiteke diskoan. Azken batean, gaur egungo euskal gizarte polemikoaren izaerari egokiago erantzuten dion disko landuago eta pertsonalago baten aurrean gaudela esan dezakegu.

Informazio gehiago         Abestiak entzun Abestiak entzun         Hemeroteka Hemeroteka
 

 KAOTIKO

 Adrenalina

 
KAOTIKO
KAOTIKO rockeroak Aguraingoak (Araba) dira jatorriz. Rock talde mitikoen babesean sortu ziren La Polla Records besteak beste, eta haien funtsa eta izaera, haien ondarea, heredatu zuten. Berehala lortu zuten, ordea, soinu berezi eta berezko bat, distiratsua, sendoa, kementsua, mundu propioak sortzen dituena, originalak eta transferiezinak. Adrenalina" izeneko hau da bere azkeneko diskoa. Jatorrizko diskoetxearekin harremana berreskuratu dute, Oihukarekin, eta hasierako kemena eta indarra erantsi diote lanari: irmotasun orekatua, abiada iradokitzailea, indar erakargarria duena, koherentzia basatia. Patxadaz landutako lana da, bide onean doanaren uste osoarekin egina. Hamahiru kantu aurkezten dituzte, konposizio aldetik oso maila handikoak guztiak; barrutik erretzen dituzte kantuak, eta bere publikoari erantsi nahi diote beren berotasun suharra. Eszenatokian dinamika erakargarria aurkezten dute, irudi natural eta fresko bat; sinesgarritasuna transmititzen dute, suhartasuna eta fedea beren proposamenean. Beren zuzenekoa suntsigarria da, guztiz gomendagarria. Bizi-biziak dira, eromenezkoak, kitzikagarriak KAOTIKO dira; gaur egungo rock-punk-aren erreferentzia musikal sendoenetako bat. Beren jatorriak eta eraginek rock taldea izatera eraman zuten, baina orain dela urte askotatik nortasun propioaren jabe dira: Kaotiko dira, Kaotiko soilik. Orain, beste batzuek jarraitzen dituzte, beraiek dira erreferentea.

Informazio gehiago         Abestiak entzun Abestiak entzun         Hemeroteka Hemeroteka

http://www.kaotiko.com
 

 KEN ZAZPI

 Argiak

 
KEN ZAZPI
Ken Zazpi taldeak euren laugarren lana aurkezteko prentsaurrekoa emango du. Diskoa Oihuka diskoetxeak kaleratuko du. Irailaren 3an Donostiako Elkar estudioan sartuko dira grabatzera eta urrian Los Angelesera joango dira diskoa nahastera eta masterizatzera. Eñaut Elorrieta abeslaria buru duen Ken Zazpi taldearen musikak british-pop eta Amerikako pop-rock indartsuaren ukituak ditu, baina batez ere kantu eta melodia itsaskorren bizitasuna du. Ken Zazpi taldearen laugarren lanak berezitasun handi bat dakar. Mundu mailako ekoizlerik ezagunenetarikoaren eskuetan utzi da diskoaren produkzioa. Rafa Sardina Bermeokoa da, baina Los Angeles bizi da eta han du After Hours izeneko estudioa. Rafa Sardinak oso bezero ospetsuak ditu. Bere estudioan grabatu ditu, besteak beste, Luis Miguel (zazpi disko), Macy Gray, Angie Stone, Stevie Wonder, Sheryl Crow eta Alejandro Sanz. Ekoiztutako lan horiek 10 Grammy Sari eskuratu dituzte, eta soinu-ingeniariaren Grammy Saria ere jaso du Alejandro Sanzen diskoagatik. Ken Zazpi taldeak diskoa atera bezain pronto ekingo die zuzeneko kontzertuei. 2008ko maiatza arte areto nagusienetan joko du, eta ondoren Euskal Herriko eskenatoki garrantzitsuenetan arituko da. Katalunian ere zerbait berezia egiteko asmoa dute.

Informazio gehiago         Abestiak entzun Abestiak entzun         Hemeroteka Hemeroteka
 

 GAZTEA: the singles

 
GAZTEA: the singles
Amaia Montero-k (La Oreja de Van Gogh) eta Mikel Erentxun-ek grabatu LAU TEILATU kantaren bertsio berria "zioa" delarik, komerzializatuko da GAZTEA THE SINGLES izenburuko bilduma hau. Azken urteotan esanguratsu egin diren hainbat euskal kanta ezagun bilduaz. Inoiz gertatu ez den moduan dator honakoa, zeren diskoetxe ezberdinetako kantak biltzen bait ditu berean eta, beraz, orain arte gertatu den ez bezala, bezeroak aukera izango du disko bakar batean maite dituen hainbat euskal talde eta kantu batera dastatzeko.

Informazio gehiago         Hemeroteka Hemeroteka
 

 GOVERNORS

 Itxaron beharra ez da itxaropena

 
GOVERNORS
Governors taldea Arrasatekoa da eta Juan Sangre du proiektuaren bultzatzaile eta gidari. Governors Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dela esan daiteke. Juan Sangrek urte asko daramatza musikaren munduan; bere bi talderik ezagun eta ospetsuenak Ekon eta Fjord taldeak izan dira, biak gailurrean ibilitakoak. Juan Sangreren eskarmentua handia da eta bere proiektu berri honek gora egiteko bitarteko handiak ditu. Governors laukotearen diskoa ekainaren 25ean hasiko da grabatzen Garate estudioan Haritz Harreguy teknikaria, eta Jimi, Soziedad Alkoholika taldeko gitarra jotzailea izango du ekoizle. Nahasketak Elkar estudioan egingo ditu Cesar Ibarretxek Jimirekin batera. Governors taldearen diskoa irailaren 27an hasiko da banatzen disko dendetan, eta urriaren 4an prentsaurrekoa emango dute diskoa aurkezteko. Governors taldearen musika estiloa rock indartsu eta melodikoan koka daiteke. Gorputz handiko kantuak dira, espazioa azkar betetzen duten horietakoak. Musika gihartsu eta zaildua.

Informazio gehiago         Abestiak entzun Abestiak entzun         Hemeroteka Hemeroteka
 

 ODOLAREN MINTZOA

 ODOLAREN MINTZOA

 
ODOLAREN MINTZOA
Usurbilgo Luken Arkarazo (Kaki-ren semea) gitarra-joleak lideratutako taldea dugu honakoa, eta hauxe da argitaratzen duten lehen lana, sei kantuko disko txiki bat. Lagin xume bat, taldearen ahalmen ikaragarria erakusteko eta gizartean aurkezteko. Hardcorea dute oinarri estilistiko, kantu zorrotzak, zuzenak, oldartsuak, non askatasunaren beharra, maitasuna, zinezko sentimenduak eta bizi-nahia diren gai nagusiak, euskal gazteak gaur egun sentitzen dituen loturak apurtzeko saiakera batean.

Informazio gehiago
Orrialdeak:  1  2  3