OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa
NOBEDADEAK

Orrialdeak:  1  2  3

 IZAKI GARDENAK

 ITSASARGIAK

 
IZAKI GARDENAK
Izaki Gardenak taldea Jon Basaguren musikariak abiaturiko proiektua da. "Akatu" taldean ibili ondoren, bakarkako abestiak plazaratzeko garaia heldu dela iritzita, musikari bikainez osatu du taldea: Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Sumision City Blues, Joseba B. Lenoir), Libe Garcia de Cortazar (Neubat, Sorkun, Libe), Iker Fernandez (Akatu, Virenque) eta Eneko Leza (Khous, Virenque) daude Jonekin batera proiektu berri bezain liluragarri honetan. Amerikar kutsuko musika, pop eta rock doinuak lantzen dituzte, ahotsari garrantzi handia emanez.

Informazio gehiago
 

 LAUROBA

 IGLU BAT BASAMORTUAN

 
LAUROBA
Kanta gozoak eta biziak konposatzeko erakutsi duten sena da Lauroba taldearen "labela". Harmonia zainduaren gainean eta instrumentazio bizigarriak lagunduta, ahotsaren beroak erabat harrapatzen gaitu, soiltasunaren indarraren eraginez. Horrela iristen zaizkigu euren historiak, erreketako urak itsasora iristen diren bezala, gozoa eta gazia nahasiz, korronteak eta mareak elkarren artean talka eginez, une mamitsua, errepikaezina eta miresgarria sortzeko.

Informazio gehiago
 

 ZE ESATEK!

 ROCK & RON

 
ZE ESATEK!
ZE ESATEK! talde gipuzkoarraren musika, Karibeko ronaren antzera, energiaz beteriko matxinada erritmotsuaren destilazio gozoa da.
Denbora luzea darama taldeak agertokietan eta, urtez urte, jarraitzaileak ugaritzen joan zaizkio, eta indarrean ere irabazten joan da. Kemena, eta melazaren nahasketan oinarritzen den proposamena dastatu ondoren, zirrara zaporetsu ahaztezina uzten digu gogoan eta gorputzean.
Zurrunbilo eztia eta festazalea, ZE ESATEK! taldeak uzta berria iragartzen du, gure zentzumenak lausotuko dituen ardo zaharra balitz bezala.

Informazio gehiago
 

 HESIAN

 HITZETIK

 
HESIAN
Hesian talde altsasuarra ere, emakume-ahotsagatik da ezaguna.
Euren laugarren lan honetan, kalitate handiko grabazioa dela medio, taldearen nortasunaren enbata aurkezten digute. Ideia gazte, aurrerazale, eta erabat jostagarri honen barrutik, bizitza duintasunaz bizitzeko gogoa azaleratzen da, etengabe.
Erritmo dantzagarri bortitzak, haize-sekzioaren bultzadak eta kantariak hurbil sentiarazteko duen talentuak oso disko distiratsua aurkeztuko digute.

Informazio gehiago
 

 BASAKI

 EGUNERO HASTEN DA

 
BASAKI
Egunero hasten da, Basaki taldearen bigarren lana, disko elaboratua da. Aurreprodukzio lan handia burutu dute taldekideek estudioan sartu aurretik. Soinuari ikutu berri bat, aire oxigenatu bat, ezarri nahi izan diote. Oinarri astunagoaz, pisutsuagoaz, jantzi dituzte doinuak AEBetako rock modernoaren aldera hurbiltzeko asmoz (Creed, Alter Bridge, Stone Sour). Afinazioa ere aldatu dute eta horrek, sakontasunean bezain beste sendotasunean ere, irabazpenak ekarri dizkio musikalitateari. Dena dela, oso lan melodikoa da, eskurakoia eta zintzoa, ahotsen tratamenduan eta moldaketa disdiratsuetan egindako esfortzua azpimarratzekoa delarik.

Informazio gehiago
 

 JARE

 ITXAROPENAREN ERTZEAN

 
JARE
Berriro ere, euskal rockaren emaitza paregabe batekin gatozkizue. Orain arte arakatu gabeko zokoak aurkitzeko argi distiratsua sumatzen da gure inguruan. Argi hori JARE da, euskaraz kantatutako rockaren patente berria, mota guztietako musikazaleentzat egokia; Hard rock, pop musika eta rock alternatiboaren artean kokatu beharko genuke talde hau. Esperientzia eta gaztetasuna biak daude proiektu honetan. Horren ideia 2010eko amaieran sortu zen Mikel eta Gorka Bizar (Idi Bihotz eta Flyn'Freak ohiak) anaien ekimenez. Zazpi disko eta seirehun baino kontzertu gehiagotan parte hartu izan dute. Horiekin batera belaunaldi berriko musikari paregabeak daude: Jagoba Ormaetxea eta Iñigo Benito (Autostereo), eta Kepa de Miguel.

Informazio gehiago
 

 KORTATU

 KORTATU

 
KORTATU
Kortatu taldea 1983. urtean sortu zen, Irungo Fermin Muguruza (gitarra eta ahotsa), Iñigo bere anaia (baxua eta koroak) eta Treku Armendariz bateria-jotzailea elkartu zirenean, reggae-punk-ska nahasketa eraginkor bat abian jarriz. Talde dibertigarria bezain konprometitua izan zen hasieratik. Diskoak argitaratu ahala euskarak, eta horrekin batera jarrera politikoak, presentzia irabazi zuten, eta zentsurarekin hainbat arazo izan zituzten. Lehen diskoa Cicatriz, Kontuz Hi! eta Jotakie taldeekin batera konpartitu zuten 1984. urtean. Disko honetan agertu ziren bi kantu binilozko berrargitalpen honetan sartu dira "bonus track" gisa. Kortatu taldearen lehen diskoa, 1985. urtean argitaratu zuen Soñua diskoetxeak. Erabat iraultzailea izan zen taldearen esentzia. Erreferentziarik hurbilena, The Clash talde britainiarra izan daiteke: ska, punk eta reggae estiloak berezko modu batean nahasten zituzten. 1988. urtean Parisen Public Enemy taldearen kontzertu bat ikusi ostean, Kortaturen azken garaian eta estudioko azken diskoan, rap musikara nolabaiteko hurbilpena sumatzen da. Trantsizio garai bat sortu zen orduan, Kortatu eta gerora Negu Gorriak (1990) izango zenaren artean. Kortatu taldea 1989an desegin zen eta Muguruza anaiak, Kaki Arkarazo gitarra-jotzailearekin batera Negu Gorriak taldeari bizitza eman zioten... baina hori beste kontu bat da.

Informazio gehiago
 

 BARRICADA

 NOCHE DE ROCK & ROLL

 
BARRICADA
Barricada taldea 1981. urtearen bukaeran sortu zen, Enrique Villareal "El Drogas" eta Francisco Javier Hernández "Boni" kasualitate batez elkartu zirenean. Lehenengo formazio osoa, 1982. urtean hasi zen lehen urratsak ematen, aipatutakoez gain, Sergio Osés (gitarra-ahotsa) eta Mikel Astrain bateria jotzailearekin batera. Agertokian erakusten zuten indarrak publikoa erruz ekarri zien, eta 1983. urtean, Soñua diskoetxearekin lehen diskoa argitaratu zuten: Noche de Rock & Roll. Diskoa bi egunetan bakarrik grabatu zen eta ekoizpenean, Ramoncin kantariaren laguntza izan zuen. El Drogas taldekidearen hitzetan, diskoa "karajillo musikatua" izan zen. Oraindik ere, taldeak bizirik jarraitzen du eta hogei disko baino gehiago argitaratu ditu.

Informazio gehiago
 

 CICATRIZ

 INADAPTADOS

 
CICATRIZ
Cicatriz taldea, Eskorbutorekin batera, euskal talderik madarikatuenetakoak izan zen. 1983. urtean sortu zen Gasteizko desintoxikazio zentro batean, talde-terapia moduan, Cicatriz en la matriz izenpean Natxo, "La poti" deitzen zioten neska batekin kantatzen hasi zenean. Neskak taldea utzi zuen, eta ordutik aurrera "Cicatriz" izenarekin jarraitu zuten. Lehen diskoa Kortatu, Jotakie eta Kontuz hi! taldeekin batera konpartitu zuten 1984an. Lehen disko honetan grabatu zituzten kantak, binilozko berrargitalpen honetan "bonus track" gisa sartu dira. Bakarkako lehen LPak, Inadaptados (1985), taldearen izaera biluzi bezain basatia aurkeztu zuen: gitarra garratzak, erritmo azkarrak, jarrera antistablishment zuzena... eta umore satirikoaren zertzeladak nonahi. Alde batetik, Natxoren motor istripuak, eta bestetik, droga-arazoek eragindako Pepinen heriotzak, taldea 1991 arte gelditzea ekarri zuten. Orduan, Natxo osatuta, Goar Iñurrieta gitarra-jotzailea hasi zen taldean. Laster Pako baxu-jotzailea ere, hil egin zen droga-adikzioak jota. Bestalde, Pedro bateria-jotzaileak osasunarazoak izan zituen, eta ezinezkoa geratu zitzaien zuzenean grabatzea. Azkenean, Natxo zen taldeko jatorrizko partaide bakarra. Bere azken diskoa, zuzenean grabatua, Pako taldekidearen oroimenez grabatu zuten. Handik gutxira, berriro ere drogak, Pedro eta Natxo ere eraman zituen hilobira. Pasarte tragiko horien amaieran, Goar Iñurrieta eta Dieguillo dira bizirik geratu diren taldekide bakarrak. Azken horrek, bestalde, hasieratik taldekideen lagun izanik, disko honetan ageri diren zenbait kanturen letrak idatzi zituen.

Informazio gehiago
 

 LA POLLA RECORDS

 SALVE

 
LA POLLA RECORDS
La Polla Records taldea 1979an sortu zen Arabako Agurainen, Evaristo (ahotsa), Fernandito (bateria), Malegin (baxua), Txarly (gitarra solista) eta Sume (beste gitarra) taldekide zirela. Hasieran taberna edota garajetan jotzen ibiltzen ziren eta 1983. urtera arte ez zuten beren lehen grabaketa argitaratu: ¿Y ahora qué?, Oihuka diskoetxeak argitaratu zuen lau abestiko EP bat. Disko bitxi horretako kantak, orain berrargitaratu dugun binilo honetan daude "bonus track" gisa. 1984an, halere, Salve hemeretzi abestiz osaturiko LPa argitaratu zuten. Disko historiko horrek, garai baten hasiera markatu zuela esan daiteke, gerora Euskal Herrian zein Espainian ere sorturiko punk talde guztien erreferentzia-diskoa izan baitzen. Letretan, gizarte eta antolakuntza alienatzailearen aurkako mezu zitalak ageri dira, kritikak, satirak... Opresioa eta injustizia kutsua duten giza adierazpenen aurka beti, disko honek leiho berri bat ireki zuen etorkizunean, punkaren magalean etorriko ziren talde mordoarentzat.

Informazio gehiago
Orrialdeak:  1  2  3