OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa
NOBEDADEAK

Orrialdeak:  1  2  3

 LA POLLA RECORDS

 NO SOMOS NADA

 
LA POLLA RECORDS
Haien lehenengo bi lanak, "Salve" eta "RevoluciĆ³n", berrargitaratzeaz gain, La Polla taldeak estudioan grabatutako hirugarren albuma, "No somos nada", kaleratu dugu aurten, 1980ko hamarkadako punk musikaren lan esanguratsua.

Informazio gehiago
 

 

 

Maiatzan eta urrian Hamaika telebistaren partaidetzarekin ELKAR estudioan egin ziren zuzeneko kontzertuetatik (bederatzi talde berri denetara), talde bakoitzaren kantu bana biltzen ditu bilduma honek, Elkar Estudioko Sesio horietan parte hartu zuten taldeen kalitatearen adierazgarri. Disko berriaren aurkezpena, grabaketa haien promozio eta zabalkunde lanari gehitzen zaio, oraindik ezezagun diren taldeoi ikusgarritasun berezia eskainiz.

Informazio gehiago
 

 22M2 - HOGEITABIMETROKOADRO

 KARRATURA

 
22M2 - HOGEITABIMETROKOADRO
Amaiur taldean urtetan aritu ondoren, 22m2 (Hobeitabimetrokoadro) izeneko hau Naroa Gaintzaren proiektu berria dugu. 2014ko negua eta udaberria bitartean Asier Erzilla teknikariarekin grabatu da Bilbon, eta, besteak beste, David Nanclares musikaria, David Gorospe bateria jolea, Mandoilek taldeko Igon Olaguenagak ahotsean, eta Eunate Vilchesek biolinean, izan ditu lagun. Bakarkako disko bat izan arren, rock and roll banda baten kontzeptuari heldu dio. Elementu gutxirekin bada ere, rock talde on batek asko eman dezakeela erakusten digu. Bere musika-kutxako onena eskaintzera dator Naroa. Une intimoak daude, pasarte indartsuekin kontrastatuak. Mugaldeko gitarrak, psikodelia eta underground ukituak, 11 kantu, 11 lagun, 11 doinu, 11 erritmo, 11 istorio eta milaka sentsazio biltzen dituen diskoa deskubrituko du entzuleak. Lan zintzoa. Erraietatik idatzia, gutako bakoitzaren bihotzerantz zuzenduta.

Informazio gehiago
 

 EZINEAN

 BERRIZ

 
EZINEAN
Azpeitiko Ezinean musika taldea 2001. urte inguruan sortu zen, Oihan Amezua (bateria), Oier Eceiza (gitarra eta koruak) eta Iban Amenabar (ahotsa eta baxua) partaide zituelarik. 2005. urtean maketa bat grabatu zuten euren lokalean Oihan Lizasoren gidaritzapean, eta azken hau, maketaren grabazioaren ostean, laugarren taldekide izatera pasa zen (gitarra eta koruak). 2006. urtean lehen diskoa kaleratu zuen Ezinean taldeak, Ezinean izenburupean (Gor). Taldearen bigarren diskoa 2008. urtean plazaratu zen, Zuretzat izenburupean (Gor). 2009. urteko Bilboko aste nagusiko kontzertuarekin Ezinean taldeak bigarren diskoari zegokion kontzertu sorta bukatutzat eman zuen. Entsaiatzeari nahiz kanta berriak sortzeari sekula utzi ez arren, bizitzako zenbait gorabeherak eraginda, Ezinean taldea kontzerturik eman gabe nahiz diskorik kaleratu gabe egon da ia lau urtetan. Zorionez, 2013. urtean eszenatokietara bueltatu zen, lehen diskoko partaide berdinekin. Dozena erdi bat kontzertu eman ondoren, 2014. urtean Ezinean taldeak bere hirugarren diskoa argitaratuko du, martxoaren 20an. Hardcore erritmo azkarretan murgilduta, baxu eta gitarra jostariez jantzitako ahots eta koru melodiko bezain oldarkorrak gidaritzat hartuta itzuli da EZINEAN, oraingo honetan Berriz izenburupeko diskoa besapean (Oihuka). Berriz laukote bera, berriz ilusio bera, berriz indar bera, berriz Ezinean.

Informazio gehiago
 

 ENKORE

 KANALA

 
ENKORE
Kanala (Oihuka-2014) dugu Enkore taldearen disko berriaren izenburua, energiaz eta kantu bizigarriz osoturikoa, publikoarengana bihurgunerik gabe iritsiko den lana. Diskoak aurkezten dituen 10 kantuetan, lan homogeneo eta iraunkorra dakusagu, eta horren bitartez, taldeak berak bizitzarekiko duen jarrera ere sumatzen dugu era argian. Bizitza, ez baita inolaz ulertzen lengoaia musikalik gabe, batzuetan sendoa eta zuzena, bestetan samurra eta ameslaria, beti hurbila.

Informazio gehiago
 

 IZAKI GARDENAK

 AMAIERATIK HASI

 
IZAKI GARDENAK
Pasa den urteko bost kantuz osatutako ep gustagarri haren ostean, aurten argitaratuko du Izaki Gardenak taldeak bere lehendabiziko lan luzea. Aurrekoan bezala, pop estiloa, country-blues munduarekin batera ederki uztartuta, kantu alaiak, itxaropentsu eta borobilak josten ditu taldeak. Aro berrian jaiotako taldea izanik, bere adineko publikoaren antsiak eta ametsak jasotzen ditu abestietan, modu eragingor batean, jende gaztearen korapiloak errezago askatzeko, etorkizunari gogoz begiratu diezaion.

Informazio gehiago
 

 MANDOILEK

 MANDOILEK

 
MANDOILEK
Azken urteotan Euskal Herriko bazterretan gogotsu aritu ondoren, apirilaren bukaeran aurkeztuko du MANDOILEK taldeak bere lehen diskoa: indarra, festa, kolorea eta sentimendua zabalduko dituzte lau haizetara. Aro berriari dagokion jarrera ere badakarte euren packean, Euskal Herriko gaztearen ilusioak kantu eta musika bilakaturik, gure herriko festak proposamen berri bezain erakargarriz tindatzeko.

Informazio gehiago
 

 EH SUKARRA

 UHINAK

 
EH SUKARRA
1991. urtean Eibarren, Mikel Norton Gorosabelen aitzindaritzan sortutako rock talde karismatikoa da EH SUKARRA. Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazteak zabaldu zizkion Esan Ozenki Records zigiluaren ateak, eta diskoetxe horretan zein geroagoko Metak etxearekin argitaratu zituen lehen sei diskoak. Rock-punk melodikoa, hardcore zertzelada batzuk eta balada zoragarriak dira haien errepertorioaren muina. Kanta indartsuak bezain zirraragarriak. 2013ko apirilean argitaratuko dute euren zortzigarren diskoa, heldua, indartsua eta zuzena, hogei urte pasatxoko historiaren amaiera bikaina izango dena. Zuzenekoak ikaragarri biziak dira, bihotz gaztearen erdian jotzen duten geziak bezalakoak.

Informazio gehiago
 

 HESIAN

 ZUZENEAN: HEMEN ETA ORAIN

 
HESIAN
Nafarroako Sakanako harrobiko talde karismatikoenetakoa da HESIAN. Agertokietan urte batzuk daramatzan arren, garai batean bezala segitzen du publikoarekin konektatzen. Talde oldarkorra da, zuzena eta aktiboa. Urte gutxitan, errepertorio indartsua bezain koloretsua erabiliz, bereganatu du euskal publiko gaztea. HESIAN taldeak ilusioa sortzen du. 2013ko otsailaren amaiera aldera argitaratuko dute euren seigarren lana, Oihuka diskoetxearekin. Disko berezia da, errotik: iraupen luzeko zuzenean grabatutako CD/DVD euskarrian aurkezten baitute bandaren oinarria. "Live" formatuan aurkeztuko duten lehena den arren, hasierako ilusioa, errepertorio indartsua eta jarrera bizia biltzen du honako lan honek. Irudien bidez, 2012ko abuztuaren 14an eskainitako kontzertu gogoangarria dastatu ahal izango dugu, aparteko elkarrizketekin aberastuta. Audioan berriz, Gernikako kontzertuaz gain, aparteko beste zuzeneko grabaketa batzuk ere azaltzen dira.

Informazio gehiago
 

 ZA ESATEK!

 GU GARA

 
ZA ESATEK!
Donostiako Piratak kolektiboaren X. urteurrenaren karietara Ze Esatek! taldeak, Donostiako Aste Nagusiaren barruan, abuztuaren 13ko gauean eman zuen kontzertua grabatu egin zuten. Horrela bada, gau hartan gertatutakoaren berri ematen digu CD/DVD honek.

Informazio gehiago
Orrialdeak:  1  2  3