

|
 |
|
 |
|
|
 |
 |
Oihuka Diskoetxea
Portuetxe kalea, 88 bis
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Telf. 943 310267
Fax. 943 310216
oihuka@oihuka.com
|
|
 ITXARON BEHARRA EZ DA ITXAROPENA

|
 |
|
GOVERNORS
Argitaratua: 2007
Abestiak entzun
Hemeroteka
|
Governors taldea Arrasatekoa da eta Juan Sangre du proiektuaren bultzatzaile eta gidari. Governors Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dela esan daiteke. Juan Sangrek urte asko daramatza musikaren munduan; bere bi talderik ezagun eta ospetsuenak Ekon eta Fjord taldeak izan dira, biak gailurrean ibilitakoak. Juan Sangreren eskarmentua handia da eta bere proiektu berri honek gora egiteko bitarteko handiak ditu.
Governors laukotearen diskoa ekainaren 25ean hasiko da grabatzen Garate estudioan Haritz Harreguy teknikaria, eta Jimi, Soziedad Alkoholika taldeko gitarra jotzailea izango du ekoizle. Nahasketak Elkar estudioan egingo ditu Cesar Ibarretxek Jimirekin batera.
Governors taldearen diskoa irailaren 27an hasiko da banatzen disko dendetan, eta urriaren 4an prentsaurrekoa emango dute diskoa aurkezteko.
Governors taldearen musika estiloa rock indartsu eta melodikoan koka daiteke. Gorputz handiko kantuak dira, espazioa azkar betetzen duten horietakoak. Musika gihartsu eta zaildua.
------------------------
1.- Azken dantza
2.- Zikloa
3.- Ezer esan gabe
4.- Galdutako laztanak
5.- Sugearen antzera
6.- Orainaldia
7.- Destinuaren eskutan
8.- Itxaron beharra ez da itxaropena
9.- 1981
10.- Zure begiradetan
11.- Zorionaren anai herrena |
|
ELKAR.EUS |
ELKAR.EUS dendan erosi |
CD 7,95 €
|
|
|
|
|