OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  GAZTEA - THE SINGLES


GAZTEA - THE SINGLES
ROCK-POP
BATZUK

Argitaratua: 2007
Etorkizun zalantzagarriak sortzen digun ardurak, gure iraganaren garrantzia eragiten du ezinbestean. Modu berean, urrezko aroak gogora ekartzen dizkiguten kanta eder horiek, garai intentsu bezain zoriontsuen musikazko zertzelada diren horiek, altxorrak dira guregan, bizirik irauteko elikagai.
Ikuspuntu honetatik begiratuta, honako diskoak terapia ezinhobea aurkezten du, Gaztea The Singles osatzen duten 18 abestiak garai ernatu baten ikurrak bait ditugu. 90. hamarkadaren haseratik, jarrera sendoa, kalitate handia eta talento aberatsa dituzten talde ugari ageri dira Euskal Herriko eskena berri horretara, Honako bilduma honetan, horietako batzuk dituzu eskura, denak adierazkorrak bezain sujerikorrak, gerora begira dauden gaurko proposamenik egunekotuenak. Euskal Rock musikaretzat eraginkor eta eredugarri suertatu diren bi abesti historiko ere jasotzen dira bertan: Lau teilatu (Itoiz) diskoaren haseran eta Aitormena (Hertzainak) , itxieran. Bien bitartean, talde desberdinen kantu zoragarri andana batek gidatzen gaitu gaur egungo pop-rock bizienaren bidezidorretatik zehar.

Disko honek, dena dela, perla berezi bat darama: LAU TEILATU, bildumarako propio grabatu den kantu bakarra. Juan Carlos Perez-ek 18 urterekin konposatu zuen 1977.ean eta ITOIZ taldeak 1978.ean argitaratu zuen bere lehen diskoan. AMAIA MONTERO eta MIKEL ERENTXUN abeslariek duetoan ematen dute oraingoan Joserra Senperena musikariaren moldaketa beroen gainetik jolastuz eta oktaba ezberdinetan elkarren artean besarkatuz. Oso interpretazio zotilean bezain zainduan, kantu kuttun honen barruko emozioa berpizten dute erraietatik eta entzulearekin kantuak gordetzen duen maitasun misteriotsu hori konpartitzen dute bihotzetik bihotzera.

Kanta honen bertsiorik sujerikorrena ez ezik, euskal kantu batetaz sekulan grabatu den bertsiorik onena ere bada seguruenik. Ez al da abestion trasmisioa eta iraunkortasuna bermatzeko modu sendoa?



1.- Lau teilatu (Amaia Montero / Mikel Erentxu)
2.- Ilargia (Ken Zazpi)
3.- Horrelako (The Uskis)
4.- Amets (Gari)
5.- Bizi (Kauta)
6.- Zure doinua (Lor)
7.- Euskal Herria Jamaika Clash (Fermin Muguruza)
8.- Boulevardejo erlojua (Urtz)
9.- Laztana (Latzen)
10.- Ikusi (Delirium Tremens)
11.- Rose (Kerobia)
12.- Zenbat bide (Etxe)
13.- Barkatu (Sei Urte)
14.- Zure atzetik (Betagarri)
15.- Hil da jainkoa (Pi.L.T.)
16.- Ikusi arte (Berri Txarrak)
17.- Musturrek sartunde (Gatibu)
18.- Aitormena (Hertzainak)

ELKAR.EUS
ELKAR.EUS dendan erosi
CD   10,50 €