OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  INADAPTADOS


INADAPTADOS
PUNK
CICATRIZ
Informazio gehiago

Argitaratua: 2010
Cicatriz taldea, Eskorbutorekin batera, euskal talderik madarikatuenetakoak izan zen. 1983. urtean sortu zen Gasteizko desintoxikazio zentro batean, talde-terapia moduan, Cicatriz en la matriz izenpean Natxo, "La poti" deitzen zioten neska batekin kantatzen hasi zenean. Neskak taldea utzi zuen, eta ordutik aurrera "Cicatriz" izenarekin jarraitu zuten. Lehen diskoa Kortatu, Jotakie eta Kontuz hi! taldeekin batera konpartitu zuten 1984an.

Lehen disko honetan grabatu zituzten kantak, binilozko berrargitalpen honetan "bonus track" gisa sartu dira. Bakarkako lehen LPak, Inadaptados (1985), taldearen izaera biluzi bezain basatia aurkeztu zuen: gitarra garratzak, erritmo azkarrak, jarrera antistablishment zuzena... eta umore satirikoaren zertzeladak nonahi.

Alde batetik, Natxoren motor istripuak, eta bestetik, droga-arazoek eragindako Pepinen heriotzak, taldea 1991 arte gelditzea ekarri zuten. Orduan, Natxo osatuta, Goar IƱurrieta gitarra-jotzailea hasi zen taldean.

Laster Pako baxu-jotzailea ere, hil egin zen droga-adikzioak jota. Bestalde, Pedro bateria-jotzaileak osasunarazoak izan zituen, eta ezinezkoa geratu zitzaien zuzenean grabatzea. Azkenean, Natxo zen taldeko jatorrizko partaide bakarra. Bere azken diskoa, zuzenean grabatua, Pako taldekidearen oroimenez grabatu zuten. Handik gutxira, berriro ere drogak, Pedro eta Natxo ere eraman zituen hilobira.

Pasarte tragiko horien amaieran, Goar IƱurrieta eta Dieguillo dira bizirik geratu diren taldekide bakarrak.
Azken horrek, bestalde, hasieratik taldekideen lagun izanik, disko honetan ageri diren zenbait kanturen letrak idatzi zituen.

ELKAR.EUS
ELKAR.EUS dendan erosi
15,95 €
 

 Taldearen beste diskoak
· COLGADO POR TI
· EN DIRECTO
· 4 AÑOS 2 MESES Y 1 DIA
· INADAPTADOS