OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  BERRIZ


BERRIZ
ROCK-POP
EZINEAN

Argitaratua: 2014
Azpeitiko Ezinean musika taldea 2001. urte inguruan sortu zen, Oihan Amezua (bateria), Oier Eceiza (gitarra eta koruak) eta Iban Amenabar (ahotsa eta baxua) partaide zituelarik. 2005. urtean maketa bat grabatu zuten euren lokalean Oihan Lizasoren gidaritzapean, eta azken hau, maketaren grabazioaren ostean, laugarren taldekide izatera pasa zen (gitarra eta koruak).

2006. urtean lehen diskoa kaleratu zuen Ezinean taldeak, Ezinean izenburupean (Gor). Taldearen bigarren diskoa 2008. urtean plazaratu zen, Zuretzat izenburupean (Gor).

2009. urteko Bilboko aste nagusiko kontzertuarekin Ezinean taldeak bigarren diskoari zegokion kontzertu sorta bukatutzat eman zuen. Entsaiatzeari nahiz kanta berriak sortzeari sekula utzi ez arren, bizitzako zenbait gorabeherak eraginda, Ezinean taldea kontzerturik eman gabe nahiz diskorik kaleratu gabe egon da ia lau urtetan. Zorionez, 2013. urtean eszenatokietara bueltatu zen, lehen diskoko partaide berdinekin.

Dozena erdi bat kontzertu eman ondoren, 2014. urtean Ezinean taldeak bere hirugarren diskoa argitaratuko du, martxoaren 20an. Hardcore erritmo azkarretan murgilduta, baxu eta gitarra jostariez jantzitako ahots eta koru melodiko bezain oldarkorrak gidaritzat hartuta itzuli da EZINEAN, oraingo honetan Berriz izenburupeko diskoa besapean (Oihuka).

Berriz laukote bera, berriz ilusio bera, berriz indar bera, berriz Ezinean.

ELKAR.EUS
ELKAR.EUS dendan erosi
CD   7,95 €