OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  ADRENALINA


ADRENALINA
PUNK
KAOTIKO
Informazio gehiago

Argitaratua: 2008

Abestiak entzun Abestiak entzun
------------------------

Kaotiko hauek osatzen dugu:
Jhony: Ahotsa
Aguayiko: Gitarra - Koruak
Xabi: Bateria
Aguayo: Gitarra
Fonta: Baxua - Koroak

Kolaboratzaileak:
Evaristo: Ahotsa "Oh Caroline!!"
Piccio: Ahotsa "Luna rossa"
Banda Bassotti: Ahotsa "Luna rossa"

Andoaingo Garate Estudioan grabatu eta nahastua, 2007ko azaroa eta abenduan, Haritz Harreguyk.
Masterizazioa Juan Hidalgok Madriden, Mastertips Mastering Studioan.

Produkzio Musikala: Haritz Harreguy eta Kaotiko
Diseñua: Joseba Ponce

------------------------

1.- Adrenalina
2.- Alcoholemia
3.- Infancia
4.- Y tu que miras
5.- Oh Caroline!!
6.- Este muerto está muy vivo
7.- Paradisu taberna
8.- Buscando la mina
9.- Okupas S.A.
10.- Oculto sueño
11.- Tic-Tac
12.- Malas ideas
13.- Luna Rossa

---------------------

KAOTIKO rockeroak Aguraingoak (Araba) dira jatorriz. Rock talde mitikoen babesean sortu ziren "La Polla Records" besteak beste, eta haien funtsa eta izaera, haien ondarea, heredatu zuten. Berehala lortu zuten, ordea, soinu berezi eta berezko bat, distiratsua, sendoa, kementsua, mundu propioak sortzen dituena, originalak eta transferiezinak.

Taldea 2000. urteko uztailean sortu zen. Kaos Etíliko taldea desegitean gertatu zen guztia; bateria eta kantaria zenak
taldea utzi zuenean, Kaos Etílikoko beste hiru kideak geratu ziren: Fonta (baxua), Aguayo eta Aguayiko (gitarrak). Hasiera batean taldearen desegitea izan zena, berehala bihurtu zen proiektu berri eta garrantzi handiko bat, Johny (ahotsa) y Xabi (bateria) taldera gehitu zirenean. Hala sortu zen KAOTIKO, bi kide berri hauek lehengo beste hirurekin elkartzean.

KAOTIKOkoak musikari onak dira, ezbairik gabe, talentu berezkoa dute melodiarako. Bere kantu guztiak himnoak
dira kasik, eta gustu berezia erakusten dute lelo, errepika eta ahots jokoetarako. Horri trebetasun argia eransten diote,
sortze indar handikoa, bere jarraitzaileen errealitatea, soziala eta gizatiarra, jasotzeko eta sintetizatzeko (azken batean, bere errealitatea ere bai baita). Mezu baikorrak eta biziak transmitizen dituzte, jende askoren sentimenduak ukitu eta horiekin bat datozenak; bere musikak ahalegin berezia egiten du pertsona guztiok dugun askatasun irrika asebetetzen, eta bete-betean asmatzen dute, gazteekin batez ere.

2001. urtean Oihukak taldearen lehenengo albuma ("Mundo kaotiko") argitaratu zuen; album azkarra zen, oldarkorra
eta konprometitua. Lehenengo urrats hura garrantzi handikoa izan zen, rock munduko talde karismatikoetako bat bezala sartu baitziren milaurte berrian.

2003. urtean "Raska y pierde" (Oihuka) argitaratu zen, eta berehala gainditu zuen aurrekoa kalitatean, soinuan eta
salmentetan. KAOTIKO hotsa duen taldea da ordurako, erreklamatu egiten dute, eta beren kantuak biziak dira, adierazkorrak eta entzulearen belarrira itsasten dira.

2005ean CD/DVD bat argitaratu zuten (Gor) zuzenean grabatua. Ordurako irabazia dute publiko zabala hala Euskal
Herrian nola Espainiako estatu osoan; atsedenik gabe ematen dituzte kontzertuak eta nonnahi dira txalotuak, goraipatuak eta galdatuak.

2006an "Destino escrito" (Universal) argitaratu zuten, hasierako zantzuak baieztatzen duen diskoa. Taldea haziz doa diskotik diskora, emanalditik emanaldira, eta jarraitzaileak irabaziz doaz etengabe, kimika gehituz bere publikoarekin eta bere etorkizuna jorratuz.

"Adrenalina" izeneko hau da bere azkeneko diskoa. Jatorrizko diskoetxearekin harremana berreskuratu dute,
Oihukarekin, eta hasierako kemena eta indarra erantsi diote lanari: irmotasun orekatua, abiada iradokitzailea, indar
erakargarria duena, koherentzia basatia. Patxadaz landutako lana da, bide onean doanaren uste osoarekin egina. Hamahiru kantu aurkezten dituzte, konposizio aldetik oso maila handikoak guztiak; barrutik erretzen dituzte kantuak, eta bere publikoari erantsi nahi diote beren berotasun suharra. Eszenatokian dinamika erakargarria aurkezten dute, irudi natural eta fresko bat; sinesgarritasuna transmititzen dute, suhartasuna eta fedea beren proposamenean. Beren zuzenekoa suntsigarria da, guztiz gomendagarria.

Bizi-biziak dira, eromenezkoak, kitzikagarriak& KAOTIKO dira; gaur egungo rock-punk-aren erreferentzia musikal
sendoenetako bat. Beren jatorriak eta eraginek rock taldea izatera eraman zuten, baina orain dela urte askotatik nortasun propioaren jabe dira: Kaotiko dira, Kaotiko soilik.

Orain, beste batzuek jarraitzen dituzte, beraiek dira erreferentea.

ELKAR.EUS
ELKAR.EUS dendan erosi
CD   7,95 €
 

 Taldearen beste diskoak
· RASKA Y PIERDE
· MUNDO KAOTIKO